• EKONOMIA
  • Nafarroako ekonomia %2 hazi da hirugarren hiruhilekoan

Nafarroako ekonomia %2 hazi da hirugarren hiruhilekoan

Nastatek aurreratutako datuen arabera, BPGa %0,5 handitu da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko urriaren 30a - 12:47
Eg. 2026ko urriaren 30a - 15:56

Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak Nafarroako BPGari buruzko datuak aurreratu ditu, 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak. Aurrerapenaren arabera, Nafarroako BPGak %2,0ko hazkundea izan du 2026ko hirugarren hiruhilekoan, 2025eko hiruhileko beraren aldean. Urte arteko tasa hori aurreko hiruhilekoan erregistratutako berbera da.

 

Hiruhileko arteko aldakuntzari erreparatuta, Nafarroako BPGaren tasa %0,5ean kokatu da 2026ko hirugarren hiruhilekoan. Zifra horrek goranzko joera txiki bat erakusten du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, urteko bigarren hiruhilekoan %0,4koa izan baitzen. Hala ere, datu horiek behin-behinekoak besterik ez dira.

Hirugarren hiruhilekoko jarduera ekonomikoaren nondik norakoak ulertzeko, txostenak eskaintzaren eta eskariaren arloko joera nagusiak aipatzen ditu: eskaintzari dagokionez, industrian behatutako susperraldia nabarmentzen da hirugarren hiruhileko datuetan; eskariari dagokionez, adierazleak esportazioen bilakaera positiboa islatzen dute. Bi faktore horiek izan dira hirugarren hiruhilekoko egonkortasunaren eta hazkundearen oinarri nagusiak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain