Pantxoa Bimboire: "Lurraren prezioa eta espekulazioa dira Iparraldeko puntu beltzak"

Argazkia: Pantxoa Argazkia: Pantxoa

Pantxoa Bimboire Chocolats Cazenave enpresako arduraduna eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako (CCI) aholkularia da. Amaitzear den urtean, Ipar Euskal Herriko langabezia urria nabarmendu du, lansariek ere gora egin dutelarik. Dena den, lurraren prezioa eta espekulazioa jo ditu ekonomiaren "puntu beltz" gisa. 2024ra begira, bankuen kredituak "aiseago" hartuko direla uste du, eta denborak aurrera egin ahala, inflazioa apaltzen joango dela dio.

Zein da zuentzat 2023ko albiste ekonomiko garrantzitsuena? Zergatik?

Langabezia nabarmenduko nuke. Beti Iparraldeko ekonomia baikorra da gai honetan. Iparraldeak: %5,8ko langabezia du. Denbora berean Akitania Berriak %6,2 eta Frantziak %6,9. Data horiek konfirmatzen dute Iparraldearen egoera baikorra. Ez harrigarria, azken bost urteetan, beti, Frantziari konparatuz puntu bat gutiago dauka hemengo eskualdeak. Jakin behar da ere, ihazkoaren datei konparatuz beheititze bat izan dela, - %0,4koa.

Ohar bat. Data horiek ez dute kontutan hartzen Xiberoa, baina jakin badakigu bertan langabezia oraino ere tipiago dela…

2024ra begira titular edo albiste hori moldatu ahalko bazenu, zein nahiko zenuke titularra edo albistea izatea?

Langile kopuruetan (lansari batekin direnak) datak ere onak dira. Konparaketa egiten da 2023 urtea hartuz, 2022 urtearekin, eta hazkundea %1,5ekoa izan da. Industriak (%2,5) eta ostalaritzak (%5) bultzatzen dute gaineko zifra horiek. Lansarietan, %6,8ko gorakada izan da, beraz, garatze garbian, langile garatzea kenduz, %5,1.

Jakin behar da ere, gure xokoak, preziatuak direla Frantzia osoan, orduan, biztanle heldu dira nasaiki urte guziz. Eta langile eskas baita, langile kopurua goiti ari da.

"Lurraren eskasa, maileguen kariotzea diru etxeetan, erosteko ahalmena beheititzea, eragina ezezkorra eman dute etxegintza sektorean"

Zein alderdi ekonomiko hobetu behar ditu Ipar Euskal Herriak? 

Puntu beltz batzuk badaude. Lurraren prezioa eta espekulazioa, adibidez, beheiti goiti ari dira. Eta Airbnb fenomeno izigarri kaltegarria da hemengo ekonomiarentzat. Horren aintzinean, lege batzuk bozkatuak ala bozkatzeko dira: bigarren etxebizitze zergak goititzea, Airbnb fiskalitatea ere goititzea eta zonalde batean mugatzea.

Hortik aparte ere, lurraren eskasa, maileguen kariotzea diru etxeetan, erosteko ahalmena beheititzea, eragina ezezkorra eman dute etxegintza sektorean. Ondorio latzak ditu enpleguari buruz, nekezia sortzen da langile berri direnen artean.

Gazteen bizitzeko manera ere aipatzeko litaike. Lanari buruz iduri du ere, ez dutela bakarrik bizitzeko manera (lehengo garaiekin konparatzen bada…) Ekonomia trabatua da handizki enpresaren nekeziarekin kontratzeko. Askoz gehiago gara litzateke aktibitatea langileek aurkituko baitzituzten etxebizitzak bizitzeko.

Nola ikusten duzue 2024?

Egiten diren galdeketetan (enpresa zuzendariei) seinaleak ez dira ez baikor ala ez ezezkor. Geroa beti prudentziarekin ikusia da. Bankuetxeetan kreditoak aiseago hartuko dira. Inflazioa kalmatuko da, bainan, denborak pasatu behar du.    

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK