• EKONOMIA
  • Gutxieneko soldata propioaren alde mobilizatu dira sindikatuak

Gutxieneko soldata propioaren alde mobilizatu dira sindikatuak

Bihar erabakiko du Eusko Legebiltzarrak herri ekimen legegilearen tramitea onartu ala ez

Bilboko kaleetan elkartu dira | Argazkia: ELA sindikatua
Bilboko kaleetan elkartu dira | Argazkia: ELA sindikatua
2025eko azaroaren 12a - 12:58

Gutxieneko soldata propioaren aldeko mobilizazioek martxa hartu dute berriro ere. Gaur goizean Bilboko kaleetan bildu dira milaka lagun, sindikatuek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde) deitu duten mobilizazioaren harira. “Eusko Jaurlaritzak eragindako blokeoa” salatu dute eta alderdi politikoei herri ekimen legegilearen (HEL) alde egiteko eskatu diete.

 

“Herritarren eta langileen borondatearen aurka” egin izana leporatu diote sindikatuek, bai Jaurlaritzari, bai patronalari, baita Alderdi Sozialista eta EAJri ere. Bide batez, gogorarazi dute 138.495 sinadura bildu zituztela gutxieneko soldata propioaren alde, zeintzuek “herriaren gehiengoaren borondatea islatzen duten”.

Hain justu, bihar eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean HELaren tramitea onartu edo ez; sindikatuen ustez “aukera paregabea” da alderdiek eta Jaurlaritzak “euren posizioa birpentsatzeko” eta “herritarren borondateari men egiteko”.