Joan den astean sartu zen Errenteriako Papresa borondatezko hartzekodunen konkurtsoan, eta CL Group industria talde espainiarrak papertegiaren bi ekoizpen lerro bereganatzeko eskaintza egin zuen. CLren eskaintza 39.324.461,03 milioi eurokoa da, eta 148 lanpostu mantentzeko asmoa du. Papresan egun 220 langilek egiten dute lan.
Cristian Lay taldearen eskaintza proposamenak 400 orri baino gehiago ditu, eta bertan zehazten dira erosketa eskaintzaren baldintzak. Papresaren prentsa papera eta biltegiratze ekoizpen lerroei eutsiko lieke taldeak, eta lantaldearen %72,2ri.
Poprosamenean zehazten denez, enpresa batzordearen oniritzia du CL Groupek, baita Eusko Jaurlaritzarena, Andoitz Korta Jaurlaritzako Industria Sustatzeko Sailburuordeak proposamenaren bideragarritasun ekonomikoa onetsi baitu.
Aitzitik, enpresa batzordeak jakinarazi zuen euskal talde baten eskaintza ere jaso duela. Argitzeke dago eskaintzaren horren xehetasunak. Datozen bi asteetan erosketa eskaintza gehiago egiteko aukera izango da.