• ENPRESAK GAUR
  • Asun Bastida izango Eroskiren harreman instituzionaletako zuzendari berria

Asun Bastida izango Eroskiren harreman instituzionaletako zuzendari berria

Mikel Larrearen lekukoa hartuko du. 1996az geroztik, Eroskin aritu da lanean, eta Basque Food Cluster eta Nagrifood klusterretako batzordekide da

Argazkia: Eroski
Argazkia: Eroski
2025eko azaroaren 3a - 12:34

Asun Bastida (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971) izango da Eroskiko Harreman Instituzionalen eta Komunikazio Korporatiboaren zuzendari berria. Mikel Larrearen lekukoa hartuko du, azken hau Konfekoopeko zuzendari izendatu baitute.

 

25 urte baino gehiago daramatza Bastidak Eroskin, eta helburu izango du “gobernantza kooperatiboa indartzea eta partaidetza, gardentasuna eta konpromiso sozialaren balioak bultzatzen jarraitzea”. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta espezializazio bat egina du finantzen arloan.

2014tik, Eroskiren Tokiko Produktuaren Zuzendaritza Komertzialean aritu da, eta egun Eroski S. Coop.-en Kontseilu Errektoreko eta Eroski Fundazioaren Patronatuko kide da, baita Basque Food Cluster eta Nagrifood klusterren batzordeetako kide ere.

 

Postu berria “ilusio eta ardura handiarekin” etapa hartuko duela adierazi du Bastidak. “Eroski bakarra da bere eredu kooperatiboagatik, pertsonenganako konpromisoagatik eta ingurunean balioa sorrarazteko duen gaitasunagatik. Nire helburua da enpresa egiteko era hau indartzen jarraitzea, zeinak oinarritzat baititu hurbiltasuna, partaidetza eta esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko koherentzia”, esan du.