• ENPRESAK GAUR
  • Lehen greba eguna Bizkaiko autoeskoletako langileentzat

Lehen greba eguna Bizkaiko autoeskoletako langileentzat

Patronalak egindako proposamena “nahikoa ez” dela dio ELA sindikatuak

Uztailaren 16an eta 21ean ere aurreikusten dituzte lanuzteak | Argazkia: ELA
Uztailaren 16an eta 21ean ere aurreikusten dituzte lanuzteak | Argazkia: ELA
2025eko uztailaren 8a - 10:39

Bizkaiko autoeskoletako langileek lehen greba egunari ekin diote gaur. ELA sindikatuak azaldu duenez, zazpi hilabetez negoziazioak blokeatuta egon dira, Apavik (Bizkaiko autoeskolen probintzia-elkartea) ez duelako aurrerapausorik eman nahi izan hitzarmen berria lortzerako orduan.

 

Izan ere, ELAren esanetan patronalak egindako proposamena “ez da nahikoa”, ez baitu barne hartzen KPIaren araberako soldata igoerarik (soldatak %2,5 igotzea proposatu dute, KPIaren azpitik), ez eta langileen jardunaldien murrizketarik ere.

Ondorioz, enplegatuek hiru egunez (gaur, uztailaren 16an eta uztailaren 21ean) utziko diote lan egiteari, eta gaur bertan manifestazioa egin dute Don José Anselmo Clavé pasalekutik (Casilda Iturrizar parkea), goizeko zortzi eta erdietan. Hala ere, bigarren lanuztea baino lehen beste bilera bat egingo da, uztailaren 15ean, negoziazioan aurrera egiteko asmoz.