Sei urteko negoziazioak eta 26 greba egun behar izan dituzte Gipuzkoako Avanza Movilidad enpresako langileek hitzarmen kolektibo berria eskuratzeko, baina azkenean iritsi da. Gaur bertan plantillaren gehiengoak hitzarmen berria sinatzea onartu du, eskatzen zituzten hobekuntzak jasotzen zituela iritzita.
ELA sindikatuak hobekuntza horietako batzuk nabarmendu ditu: urteko 1.592 orduko lanaldia, soldata-igoerak eta erretiro partzialerako errelebo-kontratu mugagabeak. Horrez gain, hitzarmen berriak inaplikazioak ezabatzea jasotzen du, baita aldi baterako langileentzako lan-poltsa sortzea ere, zeinak sindikatuaren arabera aukera emango duen "haien egoera erregularizatu eta argitzeko". Halaber, hitzarmena indarraldian izango den urte eta erdian lanaldia 22 orduz murriztea ere hitzartu dute.
"Prozesu honetan enpresak prekaritate egoerei eustea defendatu du, mutuek bajen kudekaetan esku hartzea proposatu du eta lortutako akordioak aldatzen saiatu da. 26 greba egunak erabakigarriak izan dira negoziazioa desblokeatzeko", azpimarratu du sindikatuak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta