• ENPRESAK GAUR
  • Bateriak aldatzeko sistema berritzailea merkaturatu du Nuuk Mobilityk

Bateriak aldatzeko sistema berritzailea merkaturatu du Nuuk Mobilityk

Aurreikusten dute urtea amaitu aurretik 50 bateria sistema ezartzea Euskal Herrian eta Espainian

Argazkia: Nuuk Mobility
Argazkia: Nuuk Mobility
2026ko apirilaren 24a - 12:46

Nuuk Mobilityk, ibilgailuen flotetan espezializatutako enpresak, bateriak trukatzeko sistema berria merkaturatu du. Ibilgailu elektrikoak ere diseinatzen ditu konpainiak, eta, azaldu dutenez, sistema berri horrek ahalbidetuko du ibilgailu arinetako flota profesionalen mugikortasuna optimizatzea.

 

2017an sortu zen Nuuk Mobility, Zornotzan, eta ordutik sekulako hazkundea izan du enpresak. Euskal Herrian ez ezik, Espainian ere merkaturatzen ditu ibilgailu elektrikoak. Baterien sistema berriari dagokionez, enpresak zenbait proba pilotu egin ditu Madrilen, Burger King multinazionalarekin. Zenbait armairu instalatu ditu, eta horien bidez ibilgailuen baterien aldaketa gauzatu dute. Aldaketa puntu horietara joan daitezke langile banatzaileak eta bertan bateriak aldatu.

Nuukek azaldu du proba pilotua arrakastatsua izan dela, ibilgailuak kargatzeko denbora murriztu baitute, eta ibilgailuaren erabilera optimizatu. Hala, Bilbon hasi dira baterien aldaketa egiteko sistemak ezartzen, baita Bartzelonan, Sevillan, Valentzian eta Granadan ere.

 

Aurreikusten dute urtea amaitu aurretik 50 bateria sistema ezartzea, eta horien bidez, kalkulatu dutenez, egunean 1.500 bateria aldaketa egin ahalko dira.