• ENPRESAK GAUR
  • Ekainaren 17an kaleratuko dituzte BSHko 655 langileak

Ekainaren 17an kaleratuko dituzte BSHko 655 langileak

Nafarroako Gobernuak esan du kaleratze kolektiboaren aurka lanean jarraituko duela

"Erabateko hutsegite" gisa definitu du erabakia Chivite presidenteak | Argazkia: Europa Press
"Erabateko hutsegite" gisa definitu du erabakia Chivite presidenteak | Argazkia: Europa Press
2025eko ekainaren 9a
Eg. 2025eko ekainaren 9a

Ezkirozeko BSH konpainiako langileak ekainaren 17an kaleratuko dituzte, lantegia itxiko dela adierazi baitu gaur zuzendaritzak. Kaleratze kolektiboaren aurka agertu da Nafarroako Gobernua, Maria Chivite presidenteak esan baitu “erabateko hutsegitea” dela erabakia; horrez gain, gaineratu du oraindik ere gobernuak konpromisoa duela lantegiaren berrindustrializazio prozesuan lanean jarraitzeko.

 

Horretarako, Espainiako Estatuko Industria ministerioarekin elkarlanean, Nafarroako Gobernua kontaktuan jarriko da Ezkirozeko lantegiarekin lankidetzan jarraitzeko asmoa erakutsi duten enpresekin. Hala ere, BSHko zuzendaritza alemaniarrak ez du kaleratzeak gauzatzeko epea luzatzeko asmorik erakutsi.

Urte hasieran, urtarrilean, bildu ziren BSHko zuzendaritza eta Nafarroako Gobernuko kideak (Chivite eta Mikel Irujo industria kontseilaria barne), lantegiaren itxiera eztabaidatzeko, alemaniarrek argudiatzen baitzuten lantegia ez zela lehiakorra.  Kaleratze kolektiboak 655 pertsonarengan izango luke eragina.