2026ko apirilaren 20a - 10:50
Eg.
2026ko apirilaren 20a - 13:11
Stockholmen (Suedia) hitzarmen berria sinatu du Talgok, 756 milioi euro ingururen truke. Akordioaren baitan 10 lokomotor, eguneko erabilerarako 9 tren eta gaueko erabilerarako 11 tren ekoitziko ditu tren-ibilgailuen konpainiak, eta hamar urtetan zehar mantentze-lanez ere arduratuko da, eta etorkizunean akordioa handitzeko aukera ere jarri da mahai gainean.
Suediako Garraio Administrazioarekin, Trafikverket izenekoa, elkartu da gaur Jose Antonio Jainaga Talgoren presidentea, zeinak zehaztu duen Talgo 230 plataformaren parte izango diren trenek gaitasuna izango dutela 200 kilometro orduko abiadura hartzeko, baita -40ºC-rainoko tenperaturari aurre egiteko ere.