• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidosen galerak handitu egin dira, 118 milioira arte

Tubos Reunidosen galerak handitu egin dira, 118 milioira arte

Konpainiak pilatutako zorra 262 milioi eurokoa da

Tubos Reunidosen lantegia, Amurrion, artxiboko argazki baten | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
Tubos Reunidosen lantegia, Amurrion, artxiboko argazki baten | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
2026eko martxoaren 27a - 18:11

Tubos Reunidosek ahazteko moduko 2025a izan du, eta horren erakusle da konpainiak 118,1 milioi euroko galderak izan zituela. Pasa den otsailean, konpainiak iragarri zuen galerak 71 milioi eurokoak zirela, baina datua eguneratu du, eta azkenean nabarmen handiagoak izan dira. Hala, hodiak ekoizten dituen enpresaren zorra 262 milioi euroraino handitu da.

 

Enpresak ohar bidez adierazi du soldadurarik gabeko hodien eskaria jaitsi izanak eragin duela emaitzen beherakadan. Donald Trumpek ezarritako muga-zergek kalte egin dio konpainiari, baita dolarrak euroarekiko izan duen depreziazioak ere. AEB da enpresaren merkatu nagusia (bere fakturazioaren erdia bertan egiten du), eta bertako salmentak nabarmen murriztu zaizkio.

Enplegu erregulazio bete-betean da konpainia eta 300 langile baino gehiago kaleratzeko asmoa zuen. Horren harira, langileek greba eta mobilizazioak antolatu dituzte azken hilabeteetan.

 

Tubos Reunidosek Espainiako SEPI erakundearekin du 150 milioi euroko zorra, eta hura berregituratzeko ahaleginetan da. SEPIk 2021ean erreskatatu behar izan zuen konpainia eta hortik datorkio zorra. 200 milioi euroko guztizko zorrak, eta azken urteko galerek zalantzan jarri dute enpresaren etorkizuna.