• ENPRESAK GAUR
  • Valentziako Hinojosa Packaging taldea Papresa erosteko eskaintza egitea aztertzen ari da

Valentziako Hinojosa Packaging taldea Papresa erosteko eskaintza egitea aztertzen ari da

Oraingoz CL Groupen eskaintza du Errenteriako papertegiak, zeinak lantaldearen %70 pasatxo mantenduko lukeen

Argazkia: Papresa
Argazkia: Papresa
2026ko maiatzaren 11 - 10:20

Valentziako Hinojosa Packaging Group konpainiak Papresa erosteko interesa azaldu du. Errenteriako papertegia borondatezko hartzekodunen konkurtsoan da pasa den apirilaren 24az geroztik, eta orain arte paper fabrikaren bi ekoizpen lerro eskuratzeko eskaintza bakarra zuen, CL Groupek egindakoa. Bada, edukiontzi eta bilgarriak ekoizten dituen talde valentziarra eskaintza egitea planteatzen ari da.

 

CL Groupek eginiko eskaintza 39,3 milioi eurokoa da, eta lantaldearen %70 baino gehiago mantentzeko konpromisoa hartu du. Papertegiko langile batzordearen arabera, eskaintza ez da nahikoa, nahiz eta Jaurlaritzaren oniritzia duen. Era berean, euskal talde batek Papresa erosteko interesa duela jakin da azken asteetan, baina horren gaineko xehetasunik ez da ezagutu.

Hinojosa Packagingeko zuzendaritza eta abokatuak Papresa erosteko aukerak aztertzen ari dira, eta ikusteke dago eskaintza egitera ailegatuko diren. Maiatzaren 18a baino lehenago egin beharko lukete eskaintza.