• ENPRESAK GAUR
  • Zabalik da Izarkom eta Goienerren Iruñeko bulego berria

Zabalik da Izarkom eta Goienerren Iruñeko bulego berria

Bi kooperatibek “multinazionalen menpekotasunetik” askatzeko deia egin dute

Argazkia: Goiener eta Izarkom
Argazkia: Goiener eta Izarkom
2026ko urtarrilaren 26a - 11:15
Eg. 2026ko urtarrilaren 26a - 13:57

Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboak bulego berria ireki berri dute Iruñeko alde zaharrean. Nafarroako gizarte eragileetako ordezkariz eta bi kooperatibetako bazkidez lagunduta, irekiera-ekitaldia egin zuten pasa den ostegunean.

 

Aurrerantzean, bi kooperatibako bazkideak leku beren artatuko dituzte, eta azaldu dutenez, euren lankidetzan “pauso gehiago eta hobeak emateko aukerak biderkatuko” dira.

Inaugurazioan, Maria Arretxe Goienerreko koordinatzaile nagusiak eta Iker Garaialde Izarkomeko zuzendariak hartu zuten hitza bi kooperatiben izenean. Arretxek energia eta telekomunikazio burujabeen premia aldarrikatu zuen: “Goiener energia-trantsizioan agente aktiboa izateko sortua da eta alternatiba bat gara, erakutsi baitugu gaur egun oinarrizko baliabide bat, energia, espekulazio asmorik gabe eta modu kolektiboan kudeatu daitekeela”.

 

Garaialdek, halaber, burujabetzaren aldeko aldarria egin zuen: “Izarkom ere proiektu herritarra eta kooperatiboa da, eta guk kontsideratzen dugu telekomunikazio zerbitzuak guk geuk, gizarte moduan kudeatu behar ditugula”.

Bi kooperatibetako ordezkariek “multinazionalen menpekotasunetik” askatzeko deia egin zuten, “alternatiba sendo eta errealetara” batuta.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain