• FINANTZAK
  • Andaluziako Cajasurren bateratzea azkartu nahi du Kutxabankek

Andaluziako Cajasurren bateratzea azkartu nahi du Kutxabankek

Kordobako aurrezki kutxa xurgatuko du euskal finantza erakundeak, bi sozietateen bat-egitea gauzatuta

Argazkia: Kutxabank
Argazkia: Kutxabank
2025eko urriaren 1a - 17:34

Kutxabank taldearekin bat egingo du Andaluziako (Espainia) Cajasur bankuak. Euskal finantza erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, Cajasurren “integrazioa bizkortu” eta bi sozietateen bat-egitea burutu du, Espainiako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren baimena jaso ostean.

 

“Integrazioak finantza-talde indartsuago bat sendotuko du bezero, pertsona eta teknologian inbertitzen jarraitzeko eta bere jarduera-eremu diren inguruneak garatzen laguntzeko. Azken urteetan Kordoban lidergoa sendotu, Jaenen erreferente bihurtu eta Andaluziako finantza-erakunde nagusien artean kokatu ondoren ekin zaio eragiketari”, adierazi du oharrean Kutxabankek.

Pasa den apirilean iragarri zuen Kutxabankek Kordoban egoitza nagusia duen Cajasur “erabat integratzeko” prozesua martxan jarri zuela. Integrazio honi esker, finantza erakundeak azaldu du “finantza-talde indartsuago bat sendotuko” duela “bezero, pertsona eta teknologian inbertitzen jarraitzeko eta bere jarduera-eremu diren inguruneak garatzen laguntzeko”.

 

Halaber, Kutxabankek argitu du Cajasurrek indarrean dituen kontratuek ez dutela eraginik izango operazioan, eta bezeroek ez dutela inolako izapiderik egin beharko.

Cajasur Andaluziako banku garrantzitsuenetako bat da egun, orain hamabost urte BBKren jabetzapean geratu zena. Kordoba eta Jaen aldean %40 inguruko merkatu kuota du egun gordailuetan. Nomina eta pentsioetan, %36koa eta %49koa, hurrenez hurren.