Deusto Business Schooleko (Donostia) irakasle eta ikerlaria, Irakasle Titularra
Iñaki Erauskin Iurrita Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deusto Business Schoolen (Deustuko Unibertsitatea) Donostiako campusean, M.A. (Econ) in Economics da University of Manchesteren, eta Doktorea da Ekonomia Zientzietan (Europako Doktorea) EHU Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bere irakaskuntza Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduan eta Doktoradutzan dago ardaztuta Donostiako campusean.
Bere ikerketa nazioarteko makroekonomiako eta hazkunde ekonomikoko eremuetan ardazten da. Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, Journal of International Economics, International Review of Economics and Finance, Review of International Economics, besteak beste.