Leire Uranga Zabaleta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Mondragon Unibertsitatean, eta hainbat hedabide eta erakundetan aritu da lanean. Kazetaritza ibilbidea Goierri Telebistan hasi zuen, eta Atarian aritu da ondoren kolaboratzaile gisa. Esperientzia du, halaber, sektore publikoko komunikazioan: Tolosako Udalean lan egin du Komunitatea eta Partaidetza sailean. Gaur egun, Irurako Udaleko komunikazioa kudeatzen du Mundumira enpresaren eskutik.