• Libe Bastida Larrea

Libe Bastida Larrea

libe bastida larrea

ASLEko enpresa eta ekintzailetza teknikaria

Libe Bastida Larrea enpresa eta ekintzailetza teknikaria da ASLEn, Euskadiko Lan Sozietate eta Enpresa Parte-hartuen elkartean. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasi zuen, Deusto Business School-en eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko masterra egin zuen ondoren EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide kooperatiboaren institutuan. 
ASLEn egiten duen lanean, ekintzailetza proiektuen akonpainamendua ez ezik, elkarteko enpresen eguneroko bizitzan bidelagun izatea du xede: euren gertuko errealitatea ezagutuz, dituzten beharrak identifikatuz eta pauso bakoitzean laguntza eskainiz. 

Bereziki interesatzen zaio enpresa-kultura eta hori erakundeen barruan lantzeak duen garrantzia. Lan sozietateetan langileen gehiengoa enpresaren jabe ere badenez gero, irmoki sinesten du pertsonek proiektuetan duten parte-hartzea sustatzean, eredu inklusiboagoak eta gardenagoak bultzatzeko helburuarekin.

Argitaratutako artikuluak