Aitor Eguren Zuloaga Berrikideko CEOa da. Elektronikako ingeniari teknikoa eta MBA ikasketak burutu ditu. Ibilbide zabala du teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean. Berrikidera iritsi aurretik, makineria berezia fabrikatzen zuen ingeniaritza bat zuzendu du eta, ondoren, zentro teknologiko batean lan egin du. Gaur egun, ETEei beren prozesuetan berritzen laguntzen die. Horretaz gain, hainbat urtetan zehar Inspira STEAM proiektuan parte hartu du, teknologia azaltzen eta erraz ulertzeko moduan aurkezten.