Ainhoa Elizalde Ojer

ainhoa elizalde ojer
Erronkari Garagardoaken bazkidea

Gaztetatik ibili da landa eremuak eskaintzen dituen lan aukeren artean ogibide ezberdinak jorratzen. Turismo arloan gidari eta informatzaile gisa jardun du urte luzez,  baita Zangozaldeko AEK-n aritu da irakasle moduan. Gu Pirinioan Nafar Pirinioetako Planeko teknikari gisa ere ibili da eta 2021. urtean enpresa-proiektu bati ekion dio Burgin beste 4 gazterekin batera, garagardo artisauaren ekoizpenean datzana. Hiritik herrirantzako ibilbidea egin du unibertsitate ikasketak Bilbon amaitutakoan, eta Erronkaribarrean ezarri da. Herri txiki bat kudeatzeko lanetan ere badabil, Burgiko zinegotzi moduan.