Aitor Sagarzazu Martinez

aitor sagarzazu martinez
Kazetaria

Hondarribiarra, Komunikazioko Gradua ikasi du Deustuko Unibertsitatean. Nazioarteko esperientzia Québecen igaro eta gero, Irrati, Telebista eta Multimedia Kazetaritzako Masterra egin du Madrilen.

Euskal Telebistan lanean hasi, eta Kiss FM irratian albisteak eman ondotik, egun Ipar Euskal Herriko berriak kontatzen ditu Baionatik, Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko uhinetan. Hizkuntzen eta kulturaren zalea ere bada.