• EKONOMIA
  • Aurreikuspen ekonomikoak hobetu ditu Eusko Jaurlaritzak

Aurreikuspen ekonomikoak hobetu ditu Eusko Jaurlaritzak

Mikel Torres sailburuak jakinarazi duenez, 2026an ekonomia %2,2 handituko da, espero baino hiru hamarren gehiago

Mikel Torres sailburua | Argazkia: Irekia
Mikel Torres sailburua | Argazkia: Irekia
2026ko urriaren 6a - 13:43

Urtarrilean aurreikusitakoa baino gehiago haziko da EAEko ekonomia, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arabera. Gaur aurkeztu ditu Mikel Torres lehendakariorde eta saileko buruak 2026-2027 aldiko datuak, orain artekoak zein datorren urtekoak, eta adierazi du nazioarteko egoera ziurgabea izanagatik EAEko datuek hazkunde handia erakusten dutela. 

 

Zehazki, sailburuak jakinarazi du EAEko ekonomia %2,2 handituko dela 2026. urtean, hau da, urte hasieran aurreikusitakoa baino %0,3 gehiago. Datorren urtean hazkundea %1,9koa izango dela ere jakinarazi du, orain arte uste zena baino %0,2 gehiago. 

Eskaintzari dagokionez eta datuak sektoreka aztertuta, zerbitzuen alorra izango da, bai aurten, bai datorren urtean, hazkundea gehien bultzatuko duena. Eraikuntzaren sektorea zertxobait apalduko da, eta industria izango da oraindik ere kaltetuena, nazioarteko egoera dela-eta. Era berean, barne eskariak EAEko ekonomiaren "hazkundearen euskarri nagusi" izaten jarraituko duela jakinarazi du Torresek.

 

Enpleguari erreparatuta, langabezia tasa pixkanaka jaistea eta lanpostu berriak sortzea aurreikusten du Jaurlaritzak: lanaldi osoko 22.000 lanpostu gehiago datorren urtera bitartean, eta langabezia tasa %6,4ra jaistea 2027an.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain