Xi Jinping presidentea AEBn da jada. Donald Trumpekin bilduko da egunotan, ostiralera arte izango baita bertan bere taldearekin. Askotariko gaiez hitz egin beharko dute, batik bat, Irango gerrari, adimen artifizialaren lasterketari, Taiwanen etorkizunari, eta noski, muga-zergei buruz.
Azken gai horri buruz jada bada berritasun bat iragarri dute: bi herrialdeek erabaki dute bi hilabetez luzatzea Busango akordioa. Hau da, merkataritza arloan ez diote batak besteari muga-zergarik ezarriko. Scott Bessent AEBetako Altxorreko idazkariak iragarri du nobedadea. Hasiera batean, akordioa azaroaren 10ean amaitzea aurreikusten zen, baina Bessentek adierazi du "fronte ekonomikoan zer egin ikusteko denbora gehiago" behar dutela, eta horrexegatik, hitzarmena urtarrilaren 10era atzeratuko dela.
Gaur egun, Txinak %10eko muga-zerga ezartzen die AEBko produktu guztiei; kasu batzuetan, %15eko kargu gehigarriak ere egiten ditu, gas natural likidotuarenean, esaterako. AEBk, bestalde, %30aren bueltan dauden zergak ipintzen dizkie Asiako herrialdeko produktuei. 2025eko urrian sinatu zuten lehen aldiz Busango akordioa; abuztuan erabaki zen azaroaren 10era arte luzatzea, eta orain, berriro ere, beste luzapen bat erdietsi dute.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta