Azaroaren 11n Espainiako Estatuan zein Hego Euskal Herrian egingo den etxebizitzaren gaineko greba orokorraren harira, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak batzarrak antolatu ditu. Datozen hiru asteetan zehar 80 bilkura baino gehiago egingo dira herri eta auzoetan, greba eguna prestatu asmoz.
"Dozenaka herri eta auzotan antolatuko gara. Egin bat gertuen duzun batzarrarekin", dei egin du sindikatuak. "Langile klase indartsu eta antolatua behar dugu, espekulatzaileei eta beren zerbitzura dauden politikari guztiei aurre egiteko", gaineratu dute.
Batzarrak Hego Euskal Herri osoan zehar egingo dira: Araban Laudion, Maeztun Oionen eta Gasteizen; Bizkaian Abadiñon, Elorrion, Errekalden, Lekeition, eta Portugaleten, besteak beste; Gipuzkoan Andoainen, Beasainen, Hondarribian, Mendaron, Tolosan, Zestoan eta Zumaian, esaterako; eta azkenik, Nafarroan Altsasun, Berriozarren, Garesen, Lakuntzan eta Zizurren, besteak beste.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta