Idoia Aguillo izango da AMPEAko presidente berria

Rocio Bravo Sisca Señalizaciones enpresako zuzendariari gailendu zitzaion atzo egindako hauteskundeetan

Idoia Aguillo orain arte elkarteko bozeramailea izan da | Argazkia: AMPEA Idoia Aguillo orain arte elkarteko bozeramailea izan da | Argazkia: AMPEA

Idoia Aguillok irabazi ditu Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko (AMPEA) presidente izateko hauteskundeak. Rocio Bravo Sisca Señalizaciones enpresako zuzendariari gailendu zaio Aguillo. 21 boto eskuratu ditu Veolia enpresaren Arabako delegazio zuzendariak, 15, aldiz, Bravok.

Dena den, emaitza behin betikoa izango den ikusteke dago. Izan ere, elkarteko hainbat bazkidek, tartean orain arteko presidentea izan denak, Lorena Torresek, helegitea aurkeztu dute. Hauen iritziz, elkarteko kuota guztiak ordaindu ez dituzten bazkideek ez lukete bozkatzeko eskubidea izan beharko, eta ordainketak eguneratuta ez dituzten hainbat kidek bozkatu omen dute.

Helegiteak zertan geratzen den argitu bitartean, atzoko emaitzak onartuz gero, Aguillok, Maria Arroyo Rooster Capitaleko sortzailea izango du aldamenean presidenteorde gisa. Itziar Paunero Arabako Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea izango da diruzaina, Cristina Alonso L’Oreal taldeko esparru zuzendaria idazkari nagusi lanetan arituko da, eta Teresa Acha-Orbea SPCko zuzendaria, Patricia Bedoya Chubby Appseko sortzailea eta Miren Bilbao Arabako Parke Teknologiko zuzendaria izango dira bozeramaileak.

Informazio gehiago
Idoia Aguillo eta Rocio Bravo dira AMPEAko presidente berria izateko hautagaiak
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK