Urtebete baino gehiagoko negoziazioaren ostean iritsi da Kutxabanken hitzarmen kolektibo berria. IV. Hitzarmen Kolektiboa sinatu dute langileen ordezkarien %94,4k, eta ondorioz, 5.200 pertsona baino gehiagori aplikatuko zaie, 2025etik 2028ra bitartean.
“Hobekuntzak dakartza taldeko pertsonentzat lanbide-esparru guztietan”, jakinarazi du bankuak. Besteak beste, karrera profesionalen garapena, onura sozialak, bitzitza profesionalaren eta familiarraren arteko kontziliazioa eta ordainsariak negoziatu dira hitzarmenean. “Konpainiaren lehentasunezko ildoak dira familia-bizitza uztartzea, lan-baldintzak malgutzea eta gizarte-errealitate berriei lekua ematea”, gaineratu dute Kutxabankekoek.
Bestalde, bankuak ohartarazi du datozen urteetan 450 profesional baino gehiago kontratatzea aurreikusten duela, "horietatik ehundik gora profil teknologikoa dutenak".