Kutxabankek urteko lehen bederatzi hilabeteetako emaitzak ezagutzera eman ditu. Irailera arte, 638,9 milioi euroko emaitza garbia lortu du bankuak, iazko epe berarekin alderatuta, %38,4 handitu ditu irabaziak. Kutxabankek jakinarazi duenez, emaitza garbiaren %70 dibidendu sozialera bideratu du, hau da, 447 milioi euro. Fundazio akziodunen artean banatuko du haien gizarte-ekintza garatzeko.
Urtarriletik irailera bitartean, %8,8 handitu du kreditu zorroa, bai eta bezeroen baliabideak ere — gordailuak eta balantzetik kanpoko baliabideak —. Izan ere, %8,8 igo dute urte arteko negozio bolumena, 157.775 milioi euroraino.
Bederatzi hilabete hauetako epean gora egin du enpresei emandako kreditu zorroa. 19.000 milioi euroan kokatu da eta %21,4 igo da. Hazkundea segmentu guztietan eman da.Bereziki, higiezinen sustapenean (% 26) eta erakundeei emandako finantzaketan (%24,2).
Partikularrei emandako finantzaketaren bilakaera bestelakoa izan da. Hipoteketan mailegatutako dirua %3 murriztu da eta kontsumorako maileguak, aldiz, %9,7 handitu egin dira. Datu horiekin batera, bankuak jakinarazi du gaur egun bezeroen %70 banku digitalean daudela.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta