Bergéren operadore den Sobrinos de Manuel Cámara enpresak hiru garabi berri jarri ditu Pasaiako portuan, eta horri esker, 268 tonatik 392 tonara handitu da altxatzeko makinen edukiera gaitasuna, alegia, %46. Liebherr markako hiru garabiak portuko lanetarako prestatuta daude.
Garabi berriez gain, merkantziak garraiatzeko eta manipulatzeko beste hainbat makina ere erosi ditu konpainiak. Besteak beste, traktoreak, atoiak, plataforma bereziak eta portuko jarduerarako laguntza-ekipoak gehitu ditu bere ibilgailu eta makinerien flotara.
Hori gutxi ez eta, instalazioen segurtasuna hobetu asmoz, biltegietako suteen aurkako babes-sistemak egokitzeko lanei ere ekin diete, konpainiak altzairuzko produktuak biltegiratzeko eta manipulatzeko segurtasun-baldintzak eguneratu nahi baititu. Horrez gain, martxan jarri dute txatarra manipulatzean sortzen den hautsa murrizteko sistema berria.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta