Koordinazio talde berria osatu du Emunek

Igone Bastarrika izango da koordinatzaile berria, Nerea Arrese, Onintza Irigoien eta Oihana Jausororekin batera

Onintza Irigoien Aizpitarte, Nerea Arrese Elortza, Oihana Jausoro Agirre eta Igone Bastarrika Salegi | Argazkia: Emun
Onintza Irigoien Aizpitarte, Nerea Arrese Elortza, Oihana Jausoro Agirre eta Igone Bastarrika Salegi | Argazkia: Emun
2026ko apirilaren 27a - 10:50
Eg. 2026ko apirilaren 27a - 11:31

Azken lau urteetan Amaia Balda Etxarterena izan den postua hartuko du Igone Bastarrikak, Emunen koordinatzaile berri gisa. Erakundeak koordinazio taldea berritu du, eta Bastarrikarekin batera arituko dira Nerea Arrese Elortza, Onintza Irigoien Aizpitarte eta Oihana Jausoro Agirre.

 

Taldeak jakinarazi duenez, Baldak Emunen lantaldean jarraituko du, bezeroei zerbitzuak eskaintzen eta egitasmoetan parte hartzen. “Duela ia 30 urte lan mundua euskalduntzeari ekin zion belaunaldia aitzindariaren parte izan da Amaia”, berretsi dute erakundekoek, eta “oso eskertuta” daudela gaineratu dute. Era berean, baieztatu dute koordinazio talde berriak “ausardiaz” ekingo diola etorkizuneko erronkei, talde “konprometitua” osatu baitu Emunek, “urtetako ezagutza eta esperientziak ematen digun sendotasunetik eta erronka berriek eskatzen diguten ardura eta gogoarekin”.