Extremadurako CL Grupo hasi da Papresa kudeatzen

Industria taldeak ekainean erosi zuen Errenteriako paper fabrika, eta jakinarazi du epe luzeko proiektua egin asmo duela

Argazkia: Papresa
Argazkia: Papresa
2026ko uztailaren 27a - 13:43
Eg. 2026ko uztailaren 27a - 16:22

Errenteriako Papresa paper fabrikak aro berri bati ekin dio gaur, CL Group jabe berriak konpainiaren kudeaketa operatiboa hartu duelarik. Extremadurako (Espainia) enpresa taldeak ohar bidez adierazi du papertegiaren ekoizpenaren ardura hartu duela gaur goizetik, eta Papresaren bi ekoizpen lerro nagusiak (prentsa-papera eta packaginga) martxan direla.

 

CL Groupek ekainean bereganatu zuen Papresa 39,2 milioi euroren truke. Errenteriako enpresa historikoa urte gogorrak bizitzen ari zen, zorra pilatuta, hartzekodunen konkurtsoan murgilduta izan baita, eta azken hilabeteetan ekoizpena erdi geldirik izan du.

Victor Leal CL Grupo Industrialeko zuzendariak argitu du “epe luzerako proiektua” abiarazi asmo dutela, eta papertegiari “egonkortasuna” ematera etorri direla. Espainiako taldeak sortutako sozietate berri batek kudeatuko du Papresa aurrerantzean, Papelera del Oiartzun SL izenekoak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain