Garaia Investors ekimenera batu da Hazikoop

Bi erakundeek gaur sinatu dute lankidetza hitzarmena

Argazkia: PTGaraia
Argazkia: PTGaraia
2026ko irailaren 24a - 16:00

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Garaia Parke Teknologikoak (PTGaraia) eta Hazikoopek, Garaia Investors ekimena bultzatu asmoz. Ekimen horrek helburu du enpresen ekosistemako eragileak (start-upak, inbertitzaileak, konpainiak...) konektatzea, eta orain, hitzarmen berriari esker, lotura estuagoa izango da ekosistema kooperatiboarekin. 

 

"Hitzarmenak Garaia Investors indartzen du ekintzailetza proiektuen, inbertsioaren eta enpresa sarearen arteko topagune gisa", azaldu du Parke Teknologikoak. Ekimenaren baitan zortzi edizio egin dira jada, eta hurrena abenduaren 16an egingo da. "Erakunde laguntzaile berri batekin, ekonomia sozialak enpresen erreleboaren arazo gero eta handiagoari eskaintzen dizkion aukeretan jarriko du arreta topaketak", zehaztu dute. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain