
2025eko ekainaren 24a
Iberdrolako kontseilari ordezkari izendatu berri dute Pedro Azagra. Hala, gaur egun Avangrid Iberdrolako AEBko filialeko zuzendari exekutiboa denak Armando Martínez ordezkatuko du.
Azagrak 25 urteko ibilbidea du Ignacio Galánen konpainian, lehenik, garapen zuzendari eta nazioarteko hedapenaren arduradun gisa, eta, duela hiru urtetik, AEBko Iberdrolaren filialaren zuzendari exekutibo gisa. Enpresen Administrazioan eta Zuzenbidean lizentziatu zen Azagra, Madrilen, eta irakasle gisa ere lan egin izan du. Iberdrolan hasi baino lehen, Morgan Stanley izeneko AEBtako inbertsio-banku eta finantza-zerbitzuen konpainia multinazionalean lan egin zuen.