Konbus+ 'start-up'a sortu du Tecnaliak

Proiekzio termikoko teknologia aurreratuetan espezializatuko da Konbus+

Argazkia: Tecnalia
Argazkia: Tecnalia
2026ko apirilaren 27a - 11:29
Eg. 2026ko apirilaren 27a - 13:52

Konbus+ izeneko start-up berria sortu du Tecnaliak. Ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak 25 urtez garatu duen teknologia transferitu egin du deeptech start-up berrira, azken horrek bere kabuz landu dezan aurrerantzean.

 

Teknologia berriak abiadura handiko proiekzio termikoarekin du zer ikusia. Errekuntza jarraituko eta pultsatuko prozesuak erabilita, teknologia hori gai da osagai desberdinetarako estaldurak sortzeko; estaldura horiekin, zenbait industrietakoak izan daitezkeen osagaiek gehiago irauten dute, gutxiago higatzen dira, eta era berean, ekoizpen-kostuak murrizten dira. Izan ere, teknologiarekin gas gutxiago kontsumitzen da eta prozesuak azkartzen dira.

Euskadiko Parke Teknologikoaren Donostiako Campusean kokatuta, Tecnaliaren adar berriak posizionamendua eskuratu nahi du “balio erantsi handiko zenbait merkatu estrategikoetan”. Lehenik eta behin, alanbreen trefilaketaren, paperaren eta automobilgintzaren industriako makina eta erremintetan jarriko du fokua start-upak, baina etorkizunean sektore aeronautikora ere hedatu nahi du. Hain zuzen ere, proiekzio termikoaren teknologia asko erabiltzen da aeronautikan, munduko merkaturik handiena izateraino.