Greba ziklo berriari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek. 16 gasolina-zerbitzuguneetako 150 langileek egiten duten laugarren greba zikloa izango da, uztailean, abuztuan eta irailean zehar eginiko hiru zikloen ostean.
Laugarren zikloa hiru urratsetan banatuko dela jakinarazi dute enpresa batzordea osatzen duten LAB eta ELA sindikatuek. Lehena, urriaren 27tik 29ra egingo dute, gaueko 22:00etan hasi zein amaituta. Gauza bera egingo dute azaroaren 23tik 25era bitartean, baita abenduaren 21etik 23ra bitartean ere. Oraindik ez dago zehaztuta mobilizazio nagusiak noiz eta non egingo dituzten, baina datozen egunetan jakinaraziko omen dute.
Sindikatuek salatu dute konpainiak "entzungor" egin diela langileen aldarrikapenei eta ez dituela "lan-baldintzak duintzeko behar adina" aurrerapauso eman. Haien hitzetan, orain arte eginiko hiru greba zikloen jarraipena ia erabatekoa izan da, "eta horrek indartu egiten ditu langileen aldarrikapenak enpresaren aurrean", azaldu dute.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta