Tubos Reunidos erosteko eskaintzaileen artean CapCapital taldeko Green Industry Machines & Materials SL dago. Taldeak aditzera eman duenez, azaroaren 5ean Trapagaran, Amurrio eta Langraiz Okako enpresa batzordeekin biltzekoa da Bilbon. Enpresaren eta langile batzordeekin izango den lehen bilera honetan, Tubos Reunidosentzat proposatzen duen industria-proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu eta sindikatuei azalduko dizkie enpresak. Bilera horretan, Green Industryk proiektuan parte hartzen duten CapCapitaleko arduradun nagusien presentzia egongo dela adierazi du eta arduradun horiek Londres, Madril eta Bartzelonatik etorriko dira Bilboko bilerara.
Hiru batzordeekin egingo dira topaketak goizez eta arratsaldez. Batzorde bakoitzari bi ordu inguru eskainiko zaizkio. Salmenta-prozesu honek zalantzak eta kezkak sortu dituela jakitun da Green Industry enpresak. Bilera honen bitartez, bere burua aurkezteko asmoa adierazi du, nor diren, nola lan egiten duten eta zer ikuspegi duten ezagutzera emateko. Lan batzordeei bidalitako mezu batean adierazi dute "Entzun nahi dizuegu, zuen ikuspuntua ezagutu nahi dugu eta argi eta garbi hitz egin etorkizuna izango duen proiektu industrial bat eraikitzeko aukerei, zailtasunei eta konpromisoei buruz".
Inbertitzaile taldeak topaketarako gai-zerrenda prestatu du, besteak beste, CapCapital taldea eta bertaratutako kideak aurkeztuko ditu; Tubos Reunidos enpresaren industria-proiektua azalduko dute; bideragarritasunerako beharrak aztertuko dituzte; langileen ordezkarien galderak, kezkak eta proposamenak entzun nahi dituzte; eta elkarrizketarako hurrengo urratsak eta bideak aurkitu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta