SEPI ez da Tubos Reunidosen balizko erosleekin bildu

Bilera atzo egin behar zela iragarri zuen Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburuak. Bilera ez egitearen arrazoiak ez dira jakinarazi

Tubos Reunidosen lantegia, Amurrion, artxiboko argazki baten | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
Tubos Reunidosen lantegia, Amurrion, artxiboko argazki baten | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
2026ko urriaren 29a - 11:04
Eg. 2026ko urriaren 29a - 14:00

SEPI eta Tubos Reunidosen balizko bost erosleak atzo biltzeko hitzordua zuten, baina azkenean ez ziren bildu. Oraingoz ez da jakinarazi bilera zergatik ez zen egin eta beste hitzordurik jarri den. Tubos Reunidosek SEPIrekin duen zorraren inguruan hitz egiteko helburua zuen bilera horrek, hala jakinarazi zuen joan den asteartean Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburuak.

 

Tubos Reunidos SEPIrekin duen zorraren ordainketa malgutzeko prest agertu da SEPI bera, baina zorra barkatzeko aukerarik ez du eman. Zorra ez ordaintzeak Europar Batasunak legez kanpokotzat joko lukeela uste du SEPIk. Eusko Jaurlaritzak aldiz, zor hori barkatzea beharrezkoa dela uste du.

Tubos Reunidosen salmenta prozesuan dago eta gaur egun bost eskaintza daude mahai gainean. Zorraren egoera hau aztertzeko bilera asteazken honetarako aurreikusita zegoen. Jauregiren arabera, zorraren ordainketaren egoera honek erosteko eskaintzak erretiratu daitezkeela uste du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain