Velora industria-taldeak 100 milioi euro inbertituko ditu Araban industria-planta berri bat eraikitzeko, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Instalazioetan azpiegitura elektrikoak eta sare adimendunak garatzeko produktuak fabrikatuko dituzte, ekonomiaren elektrifikazioan erabiltzeko. Proiektua 2028rako amaitzea aurreikusi dute, eta 2029ko lehen seihilekoan martxan izatea. Ordurako, 100 langile izango ditu.
Inbertsioa ECN All Wind enpresaren bidez egingo dute. Veloraren filiala da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Ekarpenek ere parte hartzen dute bertan, gutxiengoan bada ere. Uztailean iragarri zuten Eusko Jaurlaritzaren sarrera enpresan. Instalazio berria ECN All Winden bigarren inbertsioa izango da, Vicinay enpresa erosi ondoren.
Proiektuak sare elektrikoen hedapenarekin, sare adimendunen ezarpenarekin eta energia berriztagarrien garapenarekin lotutako produktuen fabrikazioa sustatuko du. Eusko Jaurlaritzaren Industria Plana – Euskadi 2030 estrategiaren barruan kokatzen da, zeina erakundeak etorkizunerako hazteko aukera duten industria-sektoreak indartzeko ekimen gisa aurkeztu zuen.
Velora energia-sektoreko industria-taldea da, eta inbertsio berriaren bidez, taldeak EAEko industria-jarduera zabaldu nahi du, eta tokiko hornitzaileen jarduera eta enplegua sustatu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta