• ENPRESAK GAUR
  • Vidrala izena hartuko du enpresaren Erresuma Batuko eta Irlandako filialak

Vidrala izena hartuko du enpresaren Erresuma Batuko eta Irlandako filialak

Encirc filialak Vidrala UK & Ireland izena hartuko du

Bristolgo instalazioak | Argazkia: Vidrala
Bristolgo instalazioak | Argazkia: Vidrala
2026ko urriaren 27a - 13:03

Laudioko (Araba) Vidrala beira-ontzien fabrikatzaileak Encirc filialari izena aldatuko dio Erresuma Batuan eta Irlandan, eta aurrerantzean Vidrala UK & Ireland izena izango du. Konpainiak ia 30 urte daramatza beira-ontziak ekoizten, eta 2015ean erosi zuen Encirc.

 

Filialak ia 2.000 langile ditu Derrylin, Elton eta Bristolgo instalazioetan. Urtero, hiru mila milioi beira-ontzi inguru ekoizten ditu, eta 500 milioi litro edari ontziratzen ditu. Marka berriarekin, diseinua, fabrikazioa, ontziratzea eta logistika zerbitzu bakarrean bilduko ditu, bezeroei prozesua errazteko.

Sean Murphy Vidrala UK & Irelandeko zuzendari nagusiaren arabera, izen-aldaketak eskualdearekiko konpromisoa indartzen du. "Erresuma Batuan eta Irlandan sinesten dugu, eta hemen jarraituko dugu, inbertitzen eta hazten", adierazi du. Azken urteotan ekoizpenean, teknologian eta jasangarritasunean egindako inbertsioei jarraipena emateko asmoa berretsi du Laudioko enpresak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain