Musikaria
Ilargi Arrizabalaga Alberdik Arte Dramatikoa ikasi zuen Dantzertin. Ondoren, Azkuna Zentroko Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika masterra egin zuen. Ikasten ari zen bitartean, bere izena daraman proiektu musikala sortu zuen. Momentuz bi disko autoekoitzi kaleratu ditu: Killasisa (2021) eta Beldurrarekin dantzan (2022). Komunikazioaren arloan, Hamaika Telebistan aritu zen lanean sare sozialetako Komuneko Ilaran saioan aurkezle modura, baita produkzio eta edizio lanetan ere. Gaur egun, Hamaika Telebistan eta EnpresaBIDEAn kolaboratzaile gisa dabil.