• JASANGARRITASUNA
  • Ontzientzako konexio-puntu elektrikoa jarri du Iberdrolak Pasaiako portuan

Ontzientzako konexio-puntu elektrikoa jarri du Iberdrolak Pasaiako portuan

Airearen kalitatea hobetzea eta kutsatura akustikoa txikitzea ahalbidetuko du azpiegiturak

Argazkia: Pasaiako portua
Argazkia: Pasaiako portua
2026ko maiatzaren 18a - 13:45

Pasaiako portuan atrakatuta dauden ontziek aukera izango dute aurrerantzean lehorreko sarera konektatu eta energia berriztagarriz hornitzeko, Iberdrolak amaitu baitu jada portuko Onshore Power Supply (OPS) azpiegitura berria eta UECC enpresa izango da probatzen lehena. Portuko ekosistemaren elektrifikazioan eta deskarbonizazio prozesuan aurrera pausoa eman da hala.

 

Konexio-puntu berriak helburu izango du UECC ontzi-enpresaren Ro-Ro motako itsasontzi hibridoei zerbitzua eskaintzea. Pasaiako Portu Agintaritzaren presidenteak azaldu duenez, azpiegiturak berotegi-efektuko gasen emisioak nabarmen murriztuko ditu; halaber, airearen kalitatea hobetuko da. Era berean, azpiegiturak soinu-inpaktua ere murriztuko du, itsasontziak portuan atrakatzean sortzen diren bibrazio eta zaratak gutxituko baitira. Finean, itsasontziek ez dute motorra piztuta izan beharko, soinu gutxiago egingo dute, eta ez dute erregai kutsatzailerik erre beharko portuan dauden bitartean.

Finantzaketari dagokionez, proiektuak Europako Next Generation funtsen laguntza jaso du Garraio Jasangarri eta Digitalari Laguntzeko Programaren bidez, 1,9 milioi eurorekin.