Gaur egun, ikertzaile eta teknologo talde zabal bat zuzentzen du Tecnalian, ikerketa eta garapen teknologiko digitala enpresen lehiakortasunerako baliabide bihurtzeko eta gizartearen gaitasun digitalak hobetzeko erronkarekin. Teknologia horiek zerikusia dute adimen artifizialarekin, sistemen bizi-zikloarekin, gauzen Internetekin, zibersegurtasunarekin, errendimendu handiko arkitekturekin, eta plataforma digitalekin. 27 urteko esperientzia du industria digitalean, eta urte horietako 10 telekomunikazioen sektorean lan egin du hainbat tokitan (batez ere, Europan eta, neurri txikiagoan, Asian).