• EKONOMIA
  • ELA eta LABek bilera eskatu diote Pradalesi gutxieneko soldata propioari buruz eztabaidatzeko

ELA eta LABek bilera eskatu diote Pradalesi gutxieneko soldata propioari buruz eztabaidatzeko

Sindikatuek 1.500 euroko LGS propioa ezartzeko neurriak eskatuko dizkiote lehendakariari

Martxoaren 17an egin zen greba orokorra | Argazkia: ELA
Martxoaren 17an egin zen greba orokorra | Argazkia: ELA
2026ko irailaren 25a - 12:48
Eg. 2026ko irailaren 25a - 12:55

Mikel Torres lehendakariordeak uko egin ondoren, Pradales lehendakari egin diote eskaera sindikatuek. ELA eta LABek Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari (LGS) buruz hitz egin nahi dute lehendakariarekin, eta horretarako bilera monografikoa eskatu diote. 

 

Hilabeteak dira sindikatuek euskal herritarrentzako 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa exijitzen dutela. Hori lortzeko bidean, hainbat ekimen antolatu dituzte: 145.000 sinadura jaso zituen herri-ekimen legegilea aurkeztu zuten eta martxoaren 17an greba orokorra egin zuten. Haatik, "Confebask patronalak hirutan itxi dio atea negoziaketari", eta Legebiltzarrak ere ezezkoa eman zion herri-ekimen legegileari. 

"Bada garaia EAEko lehendakari Imanol Pradalesek ere dagokion lidergoa har dezan eta patronalari aurre egin diezaiola, elkarrizketari ezarri dion betoa gainditzeko", ohartarazi dute. Bileran, sindikatuek LGSaren aldeko ekimen zehatzak abian jartzeko eskatuko diote lehendakariari, eta horrez gain, Torres lehendakariordeari "kargua hartzea" eskatuko diote, sindikatuek eskatutako bilerari uko egin eta "mehatxu egiteagatik Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartzen ez zutelako". 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain