• EKONOMIA
  • Udal langileek greba dinamikarekin jarraituko dute urriaren 8an

Udal langileek greba dinamikarekin jarraituko dute urriaren 8an

Negoziazio mahaiean "akordio integralik" lortu ez denez, ELA eta LABek grebara dei egin dute

Bilboko udaletxea | Argazkia: iStock
Bilboko udaletxea | Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 16a - 10:44
Eg. 2026ko uztailaren 16a - 14:31

Apirilean, maiatzean eta ekainean 2 orduko geldialdiak eta 2 egun osoko grebak izan zituzten udal sektoreko langileek, ELA eta LABek deituta. Aldarrikapena argia zen: lan-hitzarmena osotasunean berritzea, 2010. urtetik berritu gabe dagoelako. 

 

Udalhitzeko mahaian, ordea, ez da aurrarapauso nabarmenik izan. Sindikatuek zenbait baldintza hobetzea lortu zuten geldialdi eta greben ondorioz, baina oraindik ere beste zenbait aldarrikapenei ez zaie erantzunik eman, hala nola, galdutako erosahalmena berreskuratzeko neurriak ezartzea, euskaraz lan egiteko neurriak bermatzea, sektore publikoan azpikontratatutako langileen subrogazio eskubidea, lanaldien murrizketa...

Gauzak horrela, ELA eta LABek iragarri dute beste egun osoko greba deituko dutela urriaren 8rako. "Erabaki dugu geldirik ez geratzea. Eudel eta alderdi politikoak mugiarazi behar ditugu, eta azken hilabeteetan ikusi den bezala, hori soilik greba eta langileen mobilizazioekin gertatzen da", adierazi dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain