Hitzarmenen negoziazioetan aldi bereko itzulpen zerbitzua bermatzeko eskatu zion ELA sindikatuak Lan Harremanen Kontseiluari (LHK), eta ordutik hilabete batzuk pasa diren arren, zerbitzua martxan jarri da dagoeneko. Hain zuzen ere, Bizkaiko Gasolindegietako negoziazio bilera izan dute gaur, eta itzulpen zerbitzua bermatu denez, parte-hartzaileek nahi izan duten hizkuntzan aritzeko aukera izan dute.
Lehen pausoa emanda, sindikatuak LHKri eskatu dio hemendik aurrera egingo diren sektore mailako negoziazio hitzarmenetan ere itzulpen zerbitzua jartzeko, "parte hartzen duten guztien hizkuntza-eskubideak errespetatzeko". Izan ere, uztailean lehen aldiz eskaera egin zenetik gaur arte ez da halakorik bermatu, eta kasu batzuetan —Bizkaiko Metaleko negoziaketa mahaiean kasu— ordezkari batzuek euskaraz egin eta beste batzuk azalpenak ulertu gabe geratu ziren.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta