• ENPRESAK GAUR
  • Auto elektriko berria ekoizten hasiko da Nafarroako Volkswagen

Auto elektriko berria ekoizten hasiko da Nafarroako Volkswagen

Volkswagenen modelo berria Skoda Epiq elektrikoarekin batera fabrikatuko dute Nafarroako lantegian

ID Cross modeloa | Argazkia: Volkswagen
ID Cross modeloa | Argazkia: Volkswagen
2026ko irailaren 18a - 16:14

Nafarroako Volkswagenek auto berria ekoitziko du: ID Cross modelo elektrikoa. Ekoizpena ostiral honetan bertan abiatu da Landabengo lantegian, eta berrikuntza ospatzeko ekitaldia ere antolatu dute. Modelo horrekin batera, lantegian Skoda Epiq elektrikoa ere fabrikatuko dute, T-Cross eta Taigo modeloekin batera.

 

Michael Hobusch Nafarroako Volkswageneko presidenteak azaldu du lantegiak azken urteetan egindako eraldaketari esker Landaben prest dagoela ibilgailu elektrikoen ekoizpenera egokitzeko. Haren esanetan, prozesuak lehiakortasuna indartzea eta enplegua bermatzen lagundu du, are gehiago, "egokitzeko gaitasuna lantegiaren indargune nagusietako bat" bihurtu da.

Volkswagen markako zuzendari exekutibo Thomas Schäferrek ere nabarmendu du ID Crossen ekoizpena urrats garrantzitsua dela markarentzat eta Nafarroako lantegiarentzat. Gogorarazi du Volkswagen duela 60 urte hasi zela Nafarroan autoak ekoitzen, eta ordutik 10 milioi ibilgailu baino gehiago atera direla lantegitik. Landabengo langileek ibilgailu elektrikoen ekoizpenerako egindako prestakuntza lana ere aipatu du Schäferrek. André Kleb Volkswagenek Iberiar penintsulan duen ekoizpen arduradunak, bestalde, adierazi du ID Crossaren ekoizpenak "mugarri industrial berria" dakarrela Nafarroarentzat eta eskualdearentzat.

 

Aurkezpen ekitaldian izan dira Schäfer eta Kleb, baina baita María Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, Alicia Echeverría Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalaren kontseilaria eta Carmen Maeztu Eskubide Sozial, Ekonomia Sozial eta Enpleguko kontseilaria ere. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain