2025eko urriaren 6a - 15:28        	
                            Iruñeko autobus gidarien antzera, bilera izan dute gaur Enviser enpresako langileek, alegia, Gasteizko lorezainek, zuzendaritzarekin. Bederatzi aldiz bildu ostean, badirudi enpresak egindako proposamena hobea iruditu zaiela langileei, “sentsazio onak” izan baitituzte. Halere, bihar bozkatu beharko dute enplegatuek hitzarmena, eta, horren arabera, duela sei hilabete hasi zuten greba mugagabeari amaiera emango diote ala ez.
Lorezainek soldata duinak eskatu dituzte, behin eta berriro, azken hilabeteetan zehar, eta gose greba iragartzera ere iritsi ziren pasa den asteazkenean. Ostegunean, gose greba iragarri eta hurrengo egunean, lehen aldiz lortu zuten "aurrerapauso garrantzitsuak” ematea bileran.