Tubos Reunidosen akzioak %35 beheratu dira

Enpresak ez du baieztatu hartzekodunen konkurtsora joko duen ala ez, baina zurrumurruek eragina izan dute burtsan

Argazkia: Tubos Reunidos
Argazkia: Tubos Reunidos
2026ko apirilaren 27a - 12:43

Hartzekodunen konkurtsoa badela eta ez dela, Tubos Reunidosek beherakada nabarmena izan du burtsan azken orduetan. Oraindik ere ez da ziurra konkurtsoa gauzatuko den ala ez, enpresak ez baitu ezer baieztatu, baina hala ere akzioak %35 beheratu dira gaur, oraintxe 14 zentimo balio dutelarik. Azken hilabeteetan akzioa 23 zentimoren bueltan ibili da, baina gaur nabarmen jo du behea. Jaitsiera are nabarmenagoa da epe luzera begiratuta: duela sei hilabete 0,48 zentimo inguruko balioa zuen enpresaren akzio bakoitzak.

 

Hodi enpresak 118 milioi euroko galerak izan zituen pasa den urtean, eta 263 milioi euroko zorra du. Konpainiak. ezarritako enplegu erregulazio espedientearen bidez, 240 langile kaleratzea aurreikusten du, nahiz eta pasa den astean sindikatuek auzitara eraman zuten espedientea, “kaleratzeen justifikazio faltagatik”.