Amaia Oleaga Agesta

Amaia Oleaga
Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Amaia Oleaga Agesta (Orereta, 1992) Olatukoop sareko kide den Talaios Kooperatiban aritu zen ekintzailetza sozial kooperatiboan nahiz proiektu eraldatzaileetan aholkulari eta formatzaile.

2019an irakaskuntzara jauzi egin zuen. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean bi urtez aritu ondoren, Ander Deuna ikastolan DBHko eta Batxilergoko irakaslea da gaur egun. Bertan ekonomia, enpresa eta jasangarritasun gaien inguruko ikasgai eta jardueretan aritzen da. Horrez gain, Koop57 Finantza Etiko eta Solidarioetako kooperatibako bazkide laguntzaile da.