Utopiaren aldeko ikuspegi berriak: 2023ko iritzi artikulu irakurrienak

Lan bati eskatu beharrekoak, ardura postuetan dauden emakume kopuru txikia eta egunerokotasunean bolo-bolo diren bestelako hizketagaiak jorratu dituzte aurten EnpresaBIDEAko iritzigileek

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2023an ere EnpresaBIDEAk eman dio iritziari beharrezkoa duen espazioa. Hemen jarraian azken hamabi hilabeteetan irakurrienak izan diren iritzi artikuluak zerrendatu ditugu. Besteak beste, Bilboko Kafe Antzokia, enpresa nahiz erakundeen estrategia planak, emakumeen presentzia ardura postuetan, Nafar Piriniotako ibarren nondik norakoak edota lan bati eskatu beharreko kontuak izan dira EnpresaBIDEAko iritzigileek jorratutako gai esanguratsuenak.

1. Autogintza eta software industriak, bateragarriak?

Galdera hau egiten zuen Joseba Lakak pasa den martxoan. The Economist aldizkariak automobilgintzaren inguruan argitaratutako artikulu baten harira, sektorearen "Teslafikazioa" aipatzen du. Hau da, automobilgintza sektoreko balio katearen kontrol integralerako joera, Tesla konpainiaren ereduari jarraiki. Hona hemen artikulua.

2. 27 urte hiriaren erdigunean

Bilboko Kafe Antzokia 27 urte hiriaren erdigunean egon da. Halako omenaldi bat egin zion Joseba Gorordok iazko gabonetan. Izan ere, "Gabonak oso egun bereziak izan dira beti Bilboko Kafe Antzokian". Ruper Ordorika, The Clash, Gabriel Aresti edota Anari. Denak artikulu berean.

3. Estrategia eta antolakundearen kultura

Maiter Darceles Hobesteko bazkide eta aholkulariak eta Ekonomisten Euskal Elkargoko kideak bezeroekin izandako elkarrizketen inguruko hausnarketa partekatzen du artikulu honetan. Erakundeen orientazio estrategikoari ekiteko moduaren inguruko kezkak hizpide, horiei aurre egiteko plan estrategiko nahiz kudeaketa planetarako hainbat gako azaltzen ditu.

4. Utopiaren alde

"Puska baten kosta egingo zaigu data zuzen jartzea, bereziki eskuz idazterakoan. 365 egun elkarrekin igaro eta gero, ohitu egin gara urte zaharrera eta berriaren azken “hiru” horrek izkina egingo digu" zioen Pilar Kaltzadak 2023aren hastapenetan. Orain izkina egingo diguna "lau hori" izango da. Hemen, orain kasik urtebeteko idatzitako artikulua.

5. Amona Mirenen errezeta

"Ziurgabetasun ekonomikoko egoerak sortu duen ezinegona arintzen saiatzeko tresna izan behar du kazetaritza ekonomikoak" dio Maite Reizabal EnpresaBIDEAko zuzendariak iritzi artikulu honetan. EnpresaBIDEAren jardunaz eta aro berri bati ekiteko sustraietara itzultzearen ezinbestekotasunaz dihardu Amona Mirenen errezetaz ari denean.

6. Hauteskunde giroa Pirinioetan

Ainhoa Elizaldek Nafar Piriniotan elurra dela eta bertako herritarrek alde batetik beste mugitzeko dituzten zailtasunak eta laguntza eza nabarmentzen ditu artikulu honetan. Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko sailburuaren bisita jaso zuten urtarrilean eta zuntz optikoaren instalazioa iragarri zuen ibar osoan zehar. Hori konponduta ordea, "lurrazal gaineko konektibitatea hobetzea" da bailarak duen premia.

7. Gertatzen ari da

Zer ari da gertatzen? Zenbait espaziotan emakumeen ausentziaz mintzo da Amaia Oleaga. Egunerokotasunean jasan beharreko bizipenez, sarritan, "kontu sotilagoak" izaten direnak, "kuantifikatzen zailak direnak". "Ez bazara zu etortzen ez da emakumerik egongo” bezalako esaldiak mingarriak izan daitezkeelako.

8. Gora eta behera

Erakunde, giza-talde, proiektu edo egitasmo baten nondik norakoak bideratzen dituzten %6 dira soilik emakumeak. Ardura postuetan dauden ia pertsona gehienak gizonezkoek izaten jarraitzen dute. Martxoaren 8aren harira, Pilar Kaltzadaren Gora eta behera hausnarketa.

9. Ikuspegi berriak, lurralde eta hiri jasangarri berriak

Lurralde antolamenduaz eta hirigintzaz ari da Estrella Sanchez artikulu honetan. EHUko ikertzailea eta Ekonomisten Euskal Elkargoko kidea da Sanchez, eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren alderdi ekonomiaren debaluazioaz eta gaiaren funtzio sozialaz dihardu testu honetan. Ikuspegi berriak beharrezkoak baitira.

10. Zer eskatu lan bati?

Galdera potoloa egiten du Rober Gutierrezek. Lan aldaketa prozesu batean murgilduta, lan bat utzi eta beste bat hastearen trantsizioan sortzen diren ezinegonez eta ziurgabetasunez hitz egiten du. Izan ere, lan berri bat bilatzerako garaian, hausnarketa sakon bat egitea beharrezkoa da. Zeure buruari galdera batzuk egitea. Hemen artikulua.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK