BRTAko transferentzia zuzendaria
Ikasketaz ingurumen zientzietan doktore, urte luzeetan jardun du ur-zikinen tratamenduaren eta baliabideen zirkulartasunaren inguruan lanean. Ikerketa eta garapenaren esparruan lan egin du bere ibilbide profesionalean, bai eragile akademikoetan baita enpresa munduan ere. Gaur egun, BRTAko transferentzia arloko arduradun gisa, zubi lanean dihardu I+G politiken, enpresen I+G beharren eta ikerketa eta teknologia zentroetako lanaren bidegurutzean. Zientzia eta teknologiaren dibulgazioan aritzen da hainbat mediotan.