Itzultzailea eta komunikazio-teknikaria
Iraitz Urkulo euskal filologoa da, eta EnpresaBIDEAko kolaboratzailea. Euskal argitaletxe eta ekoiztetxe nagusietan itzultzaile, zuzentzaile eta edizio lanetan dihardu. Horrez gain, sektore guztietako enpresa pribatuei laguntzen die euskarazko komunikazioa modu eraginkor batean gauzatzen eta haien proiektuak euskarara ekartzen. Berria eta El Correo egunkarietako Kultura eta Komunikazio sailetan kolaboratzen du aspalditik. Itzulpengintza eta komunikazioa ditu ofizio eta pasio. Jakin-min aseezin batek bultzatuta, erronka berrien bila dabil beti.